Pasa den azaroan, BPSO proiektuko buruen topaketa egin genuen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Bilbon duen egoitzan. Osakidetzako hostak antolatu zuen topaketa. Donostialdeko, Debabarreneko, Goierri-Urola Garaiko eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIetako ordezkariak ez ezik, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarekoak eta Osakidetzako Zerbitzu Zentraletakoak ere egon ginen bertan. BPSO giden inplementazioaren inguruko esperientziak eta ezagutza trukatu ahal izan genituen, bai eta herritarrei eskaintzen dizkiegun zainketetan jardunbide egokiaren hedapenaren ingurukoak ere.

Alde batetik, txosten bat aurkeztu genuen, proiektua ESI bakoitzean zer egoeratan dagoen eta zer ebaluazio- eta monitorizazio-estrategia aplikatzen ari garen azaltzen zuena.

Bestetik, 2022-2023 biurtekorako ditugun jasangarritasun-planak aurkeztu genituen. Gure ESIko proiektua osasuntsu dago, proiektua hobekuntza-tresna gisa ikusi duten profesionalen inplikazioari esker. Tresna horrek, hain zuzen, gure ekintzen ebaluazioa du oinarri, ikuspegi erabakitzaile bat emanda profesionalen adostasun deliberatibotik, praktika ebidentzian oinarrituta eta emaitzetara bideratuta.

Eskerrik asko inplikatu zareten guztioi, bai profesional asistentzialoi bai kudeatzaileoi, jardunbide egokia bideragarri egiteagatik. Ilusio handia dugu hurrengo biurtekoarekin; izan ere, sarbide baskularrari, minari eta presioko ultzerei buruzko gidak mantentzeaz gain, edoskitzeari buruzkoa ezarriko dugu.

Noticia anteriorBloke kirurgikoko segurtasuneko online ikastaroaren hasiera
Noticia siguienteESIak Gabonetako zuhaitza pizten du