Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin eta Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, La Casillara eta BECera hurbildu da gaur arratsaldean, bertan baitaude Osakidetzak Bizkaian dituen erreferentziazko txertaketa-guneak.
ESIko zuzendari Gerenteak eta Erizaintzako zuzendariak Lehendakariarekin batera egin dute bisita, eta bertan gertutik jarraitu du txertaketa-gaitasun handiko zentro honetan dosiak emateko prozesua.
Bertan, Urkullu lehendakariak balioan jarri du Osakidetzako profesionalak egiten ari diren ahalegina, pandemiari aurre egiten dioten bitartean, immunizatutako biztanleria handitzeko.
Apirilaren 3an ireki zen BECeko txertaketa masiboko puntua antolaketa- eta koordinazio-erronka izan da, hiru erakunde elkartu baitira: Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIa, Barakaldo-Sestao ESIa eta Uribe ESIa.
Hilabete hauetan, 213.079 dosi eman dira BECen, eta, orain arte, egunean batez beste 2.700 dosi inokulatu dira, eta egun bakarrean 4.900 txerto eman dira.
BECen instalazioak 20 box ditu, eta horiekin egunean 5.000 dosi baino gehiago eman daitezke.