Bihar, azaroak 14, Diabetesaren Munduko Eguna ospatzen da, aurten, «Erizaintzako pertsonala eta diabetesa» leloarekin. Kanpainaren helburua da erizainek diabetesa duten pertsonei ematen dieten berebiziko laguntzaren gainean kontzientziatzea.

Gaur egun, erizainak dira munduko osasungintzako langile guztien erdiak baino gehiago; lan itzela egiten dute pazienteak lagunduz askotariko osasun-arazoen aurrean. Diabetesa duten pertsonek edo gaitza garatzeko arriskua dutenek ere laguntza hori behar izaten dute; izan ere, diabetesa duten pertsonek erronka sorta bati egin behar diote aurre. Ondorioz, funtsezkoa da erizainak trebatzea, egoera horietan behar diren trebetasunak eskura ditzaten.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak, Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuaren bidez, Sonia Gaztanbide presidente den FSEDk antolatutako jarduera birtualetan hartu du parte. Zehazki, 1. motako diabetesari buruzko mahai-inguruan. Elsa Fernández Rubio doktorea gai honi buruz arituko da: teknologia berrien aplikazioa diabetesean.

Egunaren ospakizunak direla eta, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen eskailerak urdinez argiztatuko dira.