Zainketen Bikaintasunarekin Konpromisoa duten Zentroen Proiektuaren (BPSO proiektua) barruko Jardunbide Egokien Gidak ezartzeko estrategia gure ESIan erabili da urte luzez, sarbide baskularraren, minaren eta presioko ultzeren prebentzioaren gidak ardatz izanda. Metodologia hori sustatzaileek (proiektuarekin konprometitutako pertsonek) proiektuan duten egitekoan oinarritzen da, batez ere. Aurten, pandemiak hainbat prestakuntza-saio zapuztu ondoren, beste modu batera antolatzea proposatu genuen, gaur egungo egoerara egokituta.

Aurrez aurreko hitzaldien ordez bideoak egin dira, gehienez ere hamabi minutukoak eta prestakuntza-jarduerak iraun duen bitartean ikus daitezkeenak. Ideiak autoebaluazioko galdetegien bidez indartzen dira.

Era berean, metodologia erabiltzeko aurrez aurreko tailerrak ezarpen-unitateetan planifikatzen dira, talde txikietan (6 pertsona gehienez) eta aditu batek edo bik tutorizatuta. Horrela, 30 lantegi antolatu ditugu, 15 talderentzat.

Guztira, 78 profesional matrikulatu dira; 10 unitatetakoak dira, eta hainbat kategoriatakoak. Prestakuntza-aldia 2021eko urtarrilaren 31n amaituko da.

14Proiektua testuinguruaren eta egungo eskari asistentzialen arabera birbideratzeko aukera bat izaten ari da. BPSO estrategia ebidentzian, adostasun profesionalean, ezagutzaren kudeaketan eta emaitzekiko orientazioan oinarritutako tresna da.

Noticia anteriorDiabetesaren Munduko Eguna
Noticia siguientePrematuritatearen Mundu Eguna