CIRUS da ESIak plangintza kirurgikoa egiteko eta itxaron-zerrendan dauden pazienteak programatzeko martxan jarriko duen kudeaketa-tresna berria, eOsabiderekin eta Osabide Globalekin erabat integratua. Erabat ezarri baino lehen, azaroan, pilotaje bat hasiko da Oftalmologian, Neurokirurgian, Kirurgia Plastikoan, Urologian, Ginekologian, Kirurgia Pediatrikoan eta Harreran.

Tresna berri honi esker, bloke kirurgikoak planifikatu eta programatu ahal izango dira, operazio-geletako denborak esleituz, ebakuntza-proposamenak eginez eta pazientearekiko baieztapen-zirkuitua eginez. Gainera, informazioa ustiatu daiteke, eta, hala, jarduera kirurgikoari buruzko txostenak atera, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatu eta estatistikak eta adierazleak ikusi.

CIRUSen funtzionalitate nagusiak honako hauek dira, beraz: operazio-gelako denborak planifikatzea, itxaron-zerrenda kirurgikoa kontsultatzea, behin-behineko ebakuntzak eta baieztatutakoak programatzea, baita ezerezteak eta azken orduko aldaketak ere.

Tresna berri honek proposatzen dituen aurrerapen esanguratsuenak, lehenik eta behin, itxarote-zerrenda eguneratua denbora errealean edukitzea, eta zirujauari bere interfaze atseginaren bidez erraz programatzea ahalbidetzea. Gainera, seguruagoa da, ondo programatzeko ezinbestekoa den informazio minimoarekin lan egiten delako eta, azkenik, pazientearekiko komunikazioaren trazabilitatea ematen digulako.