Gaur, ekainaren 23an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera morez argiztatuta egongo da, Dravet-en Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta. Gaixotasun arraro bat da, osasun oneko haurtxoetan agertzen da bizitzako lehen urtean zehar eta krisi epileptikoak, atzerapen kognitiboa, mugikortasun-arazoak eta hizkuntzaren atzerapena eragiten ditu. Gainera, % 15eko hilkortasun-tasa du.
