Gaur, otsailak 15, haurren minbiziaren nazioarteko eguna da (hogeigarren edizioa). Hori dela eta, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak horiz argiztatu du eskailera.

Aurten, ASPANOVAS elkarteak gorazarre egin nahi die minbizia duten haurrei eta nerabeei, eta haien balentria, adore eta erresilientziari, eta, horretarako, #EnNuestrasManos #throughourhands traolak sortu ditu. Gainera, beren bizitzek munduan uzten duten aztarna eta gure etorkizun partekatuari forma nola eman dioten aitortu nahi du. Hori horrela, Haur Onkologian dagoen «bizitzaren zuhaitzarekin», irudikatu nahi dute haurren eta nerabeen minbizia sendatu egiten dela.

Zuhaitzak hosto batzuk ditu, haurren esku-aztarna koloretsuen formakoak, eta minbizia duten adingabeen biziraupen-tasa irudikatzen dute, ehuneko berean.