Gaur, otsailak 14, sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna da. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIk bat egin du Bihotzez Elkartearekin, sortzetiko kardiopatia bat duten haur, gazte eta helduei eta horien senideei laguntzeko lanean.

 Horretarako, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera gorriz argiztatuta egongo da egun osoan –gaixotasun horren berri emateko erabili ohi den kolorea da hori–. Helburu nagusia da herritarrei gaixotasun honen berri ematea, horretaz jabetu daitezen.