Duela gutxi, argitalpen zientifikoetako aipamenen adierazle estandarizatuen datu-basea argitaratu da, globalak eta 2019koak (Ioannidis JPA, et al. PLoS Biol 18 (10): e3000918), Scopus datu-basetik hartuak. Mendeley aplikazioan eskura daiteke (https:dx.doi.org/10.17632/btchxktzyw).
Datu-base horretan zientziako arlo guztietako munduko 100.000 zientzialari onenen artean daudenak –aipuen indize konposatu baten arabera– eta beren azpiarloan goren dauden % 2ren artean dauden eta gutxienez 5 argitalpen dituztenak sartzen dira.
Indize konposatu horiek balioesten dute argitalpen kopurua eta jasotako aipamenen kopurua (H indizea), haien erreferentzia egiten den artikulu bakoitzeko egiten zaizkien aipamenak eta beste. Hala, autore bakoitzaren ekoizpenak komunitate zientifikoan duen inpaktua edota zer kalitate maila esleitzen zaion jakin ahal da.
Sailkapena bitan banatuta dago: bat toki orokorra da eta bestea interes zientifikoko arlo bakoitzaren barrukoa, eta, erreferentzia modura, azpiarlo zientifiko bakoitzean zenbat zientzialari sartuta dauden adierazten da.
2019ko zerrenda horretan, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIra/Biocruces-Bizkaia institutura adskribatutako gure asistentzia-/zientzia-komunitateko lau kide daude: Ikerketa arloan, Anatomia Patologian, Gaixotasun Autoimmuneen Unitatea – Barne Medikuntza eta Erreumatologian dihardute, hurrenez hurren.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
López, Jose I | Andia, Isabel | Ruiz-Irastorza, Guillermo | Pérez Ruiz, Fernando |
Egileak | Erakundea | Argitalpen kop. | Azpiarlo nagusia | h-2019 | Toki globala | Tokia azpiarloan | Azpiarloko zientzialari kop. |
Andia, Isabel | BioCruces Bizkaia | 108 | Orthopedics | 17 | 53.051 | 296 | 57.183 |
López, Jose I. | BioCruces Bizkaia
Gurutzetako UO |
89 | Pathology | 8 | 183.970 | 433 | 19.713 |
Ruiz-Irastorza, Guillermo | BioCruces Bizkaia
Gurutzetako UO |
189 | Arthritis & Rheumatology | 19 | 62.289 | 336 | 29.160 |
Pérez Ruiz, Fernando | Gurutzetako UO
BioCruces Bizkaia |
157 | Arthritis & Rheumatology | 23 | 28.923 | 181 | 29.160 |