Gaur, maiatzak 12, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna da. Gutako inork ez zuen espero horrela ospatzea, baina errealitatea olatu suntsitzaile handi baten modukoa izan da. Proiektuak eta ilusioak irentsi ditu, baina, horren ostean, lasaitasuna iritsiko da. Begirada askoren berotasunaz, gure indarraz eta elkartasunaz ohartuko gara, horiek eman baitigute ESIaren luze-zabalean -COVID eremuetan zein COVID ez direnetan-, pazienteak artatzen eta zaintzen eta lankideei laguntzen jarraitzeko aukera.
Garai hau bizi ahal izatearen harrotasuna sentitu behar dugu. Bizitzea egokitu zaienak kalifikatzen dituen denbora da. Horregatik, eta gutun hau amaigabe bihurtuko luketen hamaika arrazoirengatik, gaur ospakizun-eguna da.
Gure errespetu eta miresmen osoz.
ZORIONAK ERIZAINTZAREN EGUNEAN
Kudeaketako Zuzendaritza
Zuzendaritza Medikoa
Erizaintzako Zuzendaritza
Integrazio Asistentzialeko Zuzendaritza
Pertsonaleko Zuzendaritza
Ekonomia-Finantzako eta Zerbitzu Orrokorretako Zuzendaritza