Osakidetzak jarraitzen du arrakastaz ezartzen Umetoki Lepoko Minbiziaren Baheketarako Programa. 2018ko ekainean Debabarrenako ESIan esperientzia pilotu gisa hasi zenetik, dei egiteko gutuna bidali zaie 4.221 emakumeri, guztira, Gipuzkoan eta Araban, eta xede-biztanleria 126.926 emakume dira. Osasun-zentrora emaginarenera joateko dei egin zaie, umetoki-lepoko minbizia garatu aurreko minbizi aurreko lesioak detektatu ahal izateko proba erraza egitera.

2018an, programa lau eskualdetan jarri da abian: Debabarrenako ESIan (1.421 gutun), Arabako ESIan (2.291 gutun), Debagoienako ESIan (403 gutun) eta Arabako Errioxako ESIan (106 gutun). Gutunak bidaltzeko lehen fase honetan, data eta osasun-zentroa zehazten dira. 25 eta 29 urte bitarteko emakumeei eman zaie lehentasuna, baina programaren helburua da hiru lurralde historikoetako 25 eta 65 urte bitarteko emakume guztietara heltzea, 2023. urtea baino lehen.

Debabarrenako ESIan jarri zen lehendabizi programa pilotua abian, eta, dagoeneko, partaidetzari buruzko lehen balantzea du. Lehen probak 2018ko ekainaren amaieran hasi ziren egiten, eta lehen sei hil hauetan ondoriozta daiteke xede-biztanleriaren % 70i baheteka egin zaiola, gaur egungo bi formuletako partaidetza-datuak batzen badira (populazio-eredua eta oportunista, beherago azaltzen dena). Gainera, nabarmendu behar da proba egin duten emakume guztietatik, % 2 inguru Umetoki Lepoko Patologiako ginekologia-espezialistarenera bideratu dela, proba zehatzagoak egitera (kolposkopia), diagnostikoa egiaztatzeko edo gezurtatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, tratamendua emateko.

Irakurri informazio gehiago eta ikusi bideoa Irekian

Noticia anteriorLaura Amo Herrerok azaldu duenez, «malariak eragindako infekzioak lupus mota batean nefritisa garatzea inhibitzen du»
Noticia siguienteKardiologia Zerbitzurako bikaintasun-akreditazioak