Espainiako Kardiologia Elkarteak bi akreditazio eman dizkio ospitaleko Kardiologia Zerbitzuari. Batetik, SKASTI (sindrome koronario akutua, ST segmentuaren igoerarekin) prozesuaren kudeaketaren eskualdeko arreta-sistemako bikaintasun-akreditazioa jaso du. Eta, bestetik, ospitaleko Bihotz-gutxiegitasuneko Unitateak unitate espezializatu izendapena jaso du, Espainiako Kardiologia Elkarteak zehaztutako betekizunak betetzen baititu.