Azken 3 urteotan Barakaldo-Sestao ESIak eta Ezkerralde-Enkarterri-Cruces ESIak lan egin dugu Bronkiolitis Akutuaren maneiuan.
Aurten, Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Larrialdiekin elkarlanean, ”Bronkiolitis akutua: gutxiago gehiago da” kanpaina zabaldu dugu, beharrezkoak ez diren medikazioen erabilera murrizteko asmoz, gaixotasun honi aurre egiteko askotan erabiltzen baitira. Kanpaina honi esker lortu dugu arian-arian salbutamol gutxiago erabiltzea. Izan ere, horren erabilera murriztu da %56tik (2015-16 urteetako epidemia) %19ra oraingo epidemian. Murrizketa hau Pediatriako Larrialdietan ere gertatu da.
Hobekuntza garrantzitsu hau lortu da Bronkiolitis Akutua duten umeak atenditzen dituzten profesional guztien esfortzu, inplikazio eta ardurari esker. Praktika klinikoa aldatzeak berarekin ekarri du kalitateko medikuntza, segurua eta umearengan eta bere familiarengan oinarritua.
Kanpaina aurrera doa, eta Bronkiolitis Akutuaren maneiuaren hobekuntzarekin daukagun konpromisoari eutsi nahi diogu, gaixotasun honek eragin handia duelako umeengan eta euren familiengan.
Bronkiolitis akutua: gutxiago gehiago da