Pasa den otsailaren 7an, Prader-Williren sindromean jarduteko gida aurkeztu zen saio kliniko batean, pediatriako zerbitzuetako profesionalen eta ospitaleko esparruetan sindrome hori duten pazienteekin kontaktuan egon litezkeen osasungintzako gainerako profesionalen aurrean. Saioaren helburua Prader-Williren sindromea ezagutaraztea zen, pazienteen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko.

Gidaren egileek (Elena Mourelo Álvarez, Itxaso Sainz Lobato, Mónica Ruiz Ortega eta Izaskun San Millán de Clascá) aurkeztu zuten gida, Prader-Williren sindromea labur azalduta. Ondoren, kasu kliniko baten bidez teoria praktikan nola aplikatu erakutsi zuten, eta amaitzeko zainketa-plan pertsonalizatu bat aurkeztu zuten.

32 profesional bertaratu ziren saiora, tartean, medikuak, erizainak, ikasleak eta abar. Pozik geratu ziren guztiak gida idazteko egin den lan bikainagatik, bai eta egileen aurkezpenarengatik ere.

Eman beharreko hurrengo urratsa Lehen Mailako Arretan gida ezagutaraztea da, osasun-esparru horretara egokitutako kasu klinikoak erabiliz.

Gida kontsulta dezakezu esteka honetan: Prader-Willi Gida