Maiatzaren 5ean, Eskuen Higienearen Mundu Eguna da, eta aurreko urteetan bezala, Prebentzio-medikuntzako Unitateak bat egin du eskuen higienearen garrantziaz kontzientziatzeko kanpainarekin. Aurten, arreta-gunean higiene eraginkorra lortzea du helburu, paziente eta senideen inplikazioa ahaztu gabe.

Hauek dira EEC ESIan 2021 urte honetan prestatu ditugun jarduerak:

  • Argazki-marko” bat muntatzea (“Selfi boards”), eskuen higienearen garrantziari buruzko mezua indartzeko Lehen Mailako Arretako Unitate guztietan eta Ospitaleko bost eremutan: beheko solairuko korridore zentraleko C aldea, aldagelen sarrera, Administrazio Eraikinaren sarrera, Laborategiko eraikinaren sarrera, Kanpo Kontsultak eta Kanpo Kontsultak 2. Asmoa da profesionalek argazkiak egitea marko horietan eta sare sozialetan zabaltzea, hashtag hauen bidez:  #EntusmanosOSIEEC #ZureEskuetanEEGESI #InfectionPrevention #CleanYourHands #HandHygiene

 

  • Herritarrei, oro har, eta profesional sanitarioei zuzendutako kartelak, “Ez utzi zoriaren mende. Zure esku dago”,”Zure pazienteen segurtasuna. Zure esku dago” eta “Stop infekzioei. Zure esku dago”.
  • Ospitalean, ESIko prebentzio-medikuntzako profesionalak eta segurtasuneko erreferenteak unitate eta zerbitzu guztiak bisitatuko dituzte, jardunaldiarekin lotutako materiala banatu (diptikoak) eta eskuen higiene-praktikak egiteko.
  • Gurutzetako Ospitaleko eskailera kiribilaren argiztapen dinamikoa, urdinez, ur-jauzi bat irudikatuz.
  • Gamifikazioaren erabilera: Badakizu! ESIko profesionalei zuzendua, maiatzaren lehenengo astean, eskuen higieneari buruzko hainbat galderarekin.

Jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, eta, aldi berean, gure esker ona adierazi nahi dizuegu egunero eskuen higiene egoki baten bidez infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko lan egiten duzuen ESIko profesional guztioi, pandemia honetan egindako esfortzu handia ahaztu gabe.