kantu-jarduera berrabiarazi dute Jaioberrien Unitatean, «Opera eta +» programaren barruan. Helburua da zentzumen- eta giro-mailan eragin positiboa izatea, soinu-estresa arintzeko eta ingurune atsegin bat eskaintzeko gurasoen eta haurren arteko lotura emozionala ezartzen ari den unean.

Programa soziala ABAO Bilbao Operak EDP Fundazioaren, «La Caixa» Fundazioaren eta Zabalgarbiren laguntzarekin garatutako esperientzia bat da.

EEGko ESIak eta OLBEk joan den urtearen amaieran itxi zuten opera pazienteei, helduei zein haurrei, eramateko denboraldi berria. Programa ZOOM bidezko konexioen formatuarekin hasi zen; baina espero zen normaltasunak aurrera egitea eta esperientzia hori aurrez aurre gozatu ahal izatea.

Jarduerak ospitaleko hainbat arlotan (bilera-gelak eta eskola; OLBErekin konektatzeko behar den guztia dago horietan) eta Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian egin dira.

«Opera eta +» programa 2015ean abiarazi zen, eta pazienteei dago zuzenduta. Helburu du gaixotasun kronikoa kudeatzen laguntzea, eta, horretarako, musikarekin eta operarekin lotutako bizipen pozgarriak eta esperientzia-trukea eskaintzen dizkie pazienteei.