«Opera eta +» programa pandemia-egoerara egokitu da, eta ongietorria egiteko onlineko saio batekin hasi da –24 pazientek parte hartu dute–. Aurten, nefrologiako paziente kronikoez eta eguneko ospitalekoez gain, hesteetako gaixotasun inflamatorioko unitatekoek ere parte hartuko dute.
Lehen saioak aurreko edizioetako parte-hartzaileekin berriro harremanetan jartzeko balio izan du, baita programan lehen aldiz parte hartu dutenei ongietorria egiteko eta saioen onlineko formatuarekin trebatzeko ere. Hurrengoan –otsailaren 4an izango da–, «Oihalaren atzean» tailerra egingo da, operaren munduari buruzkoa. ABAO Bilbao Operako Aitziber Aretxederrak ematen digu saioak. Asmoa da jarduera gehiago gehitzen joatea, une bakoitzeko egoerara egokituta.
«Opera eta +» programa 2015ean abiarazi zen, eta pazienteei dago zuzenduta. Helburu du gaixotasun kronikoa kudeatzen laguntzea, eta, horretarako, musikarekin eta operarekin lotutako bizipen pozgarriak eta esperientzia-trukea eskaintzen dizkie pazienteei.

 

Noticia anteriorZentro soziosanitarioetan eta egoitza-zentroetan txertoak jartzea
Noticia siguienteMikel Uriarte Fundazioaren katu-unibertsoa, bularreko haurren unitate berriko paretetan