Bularreko haurren unitate berriak beste urrats bat eman du humanizazioan eta asistentziaren kalitatean. Izan ere, eraldatu eta modernizatu egin ditu instalazioak eta katu-unibertsoaren biniloek giro atsegina sortu dute –haurtxoentzako irudi erakargarriak dira–. Gaur, otsailaren 2an, instalazioetan izan dira Fundazioko presidente Chely González eta bere senarra, Miguel Uriarte. Pediatriako zerbitzuburu Itziar Astigarraga eta unitateko erizaintzako gainbegirale Begoña Artetxe izan dira haiekin, unitateko arduradun direnez. Hauek ere izan dira: zuzendari mediko Edurne Omaetxebarria, zerbitzu medikoen zuzendariorde Covadonga Fernández Maiztegi, erizaintzako zuzendariorde Verónica Ruiz eta ospitalizazio pediatrikoko erizaintzako adjuntu Marga García.

Fundazioak zenbait urte daramatza Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean, pediatriako eremua humanizatzen: «Honako honetan, Mikel Uriarte Fundazioaren anagramako katu beltzak esanahi handia du eta hor jarri dugu Mikel Uriarteren ama eta Fundazioko idazkari den Chely Gonzálezek idatzi duen ipuinaren protagonistetako bat delako. Ipuina modu altruistan emango zaie ikastetxe eta gobernuz kanpoko erakundeei, eta gaztelaniaz eta euskaraz idatzita dago. El gato Romanin du izena, eta zakur eta esne-gozokiaren arima duen katu honen pasadizoak kontatzen ditu».

Ospitaleak egin du beste jarduerarik ere bularreko haurren unitatean: hain zuzen ere, berritu egin ditu ospitalizazioko 12 gela, erizaintzako gunea, biberoiak prestatzeko gela eta senideentzako egongela. Guztira, 478 m2 berritu dira. Altzariak berritu egin dira, eta sukalde bat jarri da senideen egongelan.