Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIak, Portugaleteko Udalarekin elkarlanean, ESIaren erreferentziako egoitza-zentroetako (Portugalete, Santurtzi eta Meatzaldea) langileetan COVID-19a hautemateko laginak hartzeari ekin dio aipatu udalerriko Pando kiroldegian. Egunean 100 lagin hartzea aurreikusi da.
Probak egiteko, 6 erizain eta laguntzako administrariak ariko dira. Emaitzak egoitza-zentro bakoitzeko prebentzioko oinarrizko unitatetara igorriko dira 24 ordutan gutxi gorabehera.

Erakunde bien arteko lankidetzak aukera eman du egoitza-zentroetako langileentzat eta zentroentzat berebiziko garrantzia duen jarduera hori arintzeko. Herritarrekiko betebeharra da.

Noticia anteriorEsker ona ESIko profesionaleei
Noticia siguienteOsasun Sailak eta UPV/EHUk elkarlanean jarraituko dute koronabirusari aurre egiteko