Adinekoen erorikoak ekiditeko tailer bat egin da otsailean Portugaleten, bi egunetan. Lehenengo egunean (San Roque gizarte-zentroan) hitzaldi bat egin da, hainbat gai izan direla hizpide: hainbat eremutan erorikoak izateko arriskuak, jarduera fisikoaren onurak, teleasistentzia-zerbitzu publikoa eta udaleko gizarte-zerbitzuen arloko baliabideak.

Bigarren egunean tailer praktikoak egin dira, Buenavistako eta Errepelegako osasun-zentroetako eta Balmasedako EAGko profesional sanitarioen eskutik. Hona hemen helburuak: arrisku-egoerak identifikatzea; bastoi, makulu eta taka-takak behar bezala erabiltzea; eskailerak igo eta jaisteko modu egokia; eta erorikoak saihesteko ariketak egitea.

Osasun Sailak, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Buenavistako osasun-zentroak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko Udalak eta Portu Kirolakek antolatu dute ekimena.

Noticia anteriorDenontzako osasuna: Heriotza duina
Noticia siguienteEuskadik Covid19-rako tratamendu bat bilatzeko nazioarteko proiektu batean parte hartzen du