Euskadi, Madril, Bartzelona eta Frantzia, Alemania eta Italia bezalako herrialdeekin batera, nazioarteko saiakuntza klinikoetan parte hartzen ari da COVID-19ri, koronabirusak transmititzen duen gaixotasunari, aurre egiteko.

Botika berri bat gaixo boluntarioen bi taldetan probatzean datza proiektua sendagaiaren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatzeko helburuarekin. Azterketan parte hartzen duten guztiek tratamendu esperimentala eten ahal izango dute edozein unetan, haien jarraipena egiteko ardura duten medikuek egoki baderitzote.

Probatuko den sendagaia (Remdesivir) nukleotidoen analogo bat da, birusen erreplikazioan oztopatzen duen sendagai bat, alegia. Birusaren RNA erasoz, inbaditu duen organismoaren zelulen zabaltzea galarazten du. Aurreikuspenen arabera, saiakuntzen lehen emaitzak datozen hilabeteetan lortuko dira, eta horien araberakoa izango da agintaritza arautzaileek erabilera orokorrerako sendagaia ondoren baimentzeko aukera.

Noticia anteriorErorikoak ekiditeko tailerra Portugaleten
Noticia siguienteNOTA INFORMATIVA / AUDIO SOBRE EL HOSPITAL UNIVERSITARIO CRUCES