«Emadazu itsasoko olatuen ekina. Atzera egitea dute
berriro aurrera egiteko
abiapuntua».

GABRIELA MISTRAL

Martxoaren zortzia emakumeen eskubideen eta askatasunen alde borrokatzeko egun bihurtu da nazioarte mailan. NBEk, 1975ean, hala zehaztu zuen.

Baina, pandemia-urte honetan, inoiz baino gehiago izan da hizpide. Inoiz ez bezala egon da jopuntuaren, kritikaren, polemikaren eta erresistentziaren erdigunean.

Egun horretan, kontinente guztietako emakumeek –maiz, muga nazionalek eta ezberdintasun etniko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta politikoek bereizita– bat egiten dute berdintasuna aldarrikatzeko: EKITATEAREN, GARAPENAREN, BAKEAREN eta JUSTIZIAREN alde lan egiten duten emakume geldiezinen hirurehun urte baino gehiagoko tradizio feminista bat.

Izan ere, aurrerapenak aurrerapen… emakumeen eta gizonen arteko berdintasun efektiboa giza eskubide unibertsal eta justizia sozialeko printzipio bat bada ere, lortzeko dugun erronka bat da.

Lorpen asko egin dira, abiapuntua zein zen kontuan hartuta, eta helburu asko lortu ditugu, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2015eko irailaren 25ean, garapenerako agendari buruzko ebazpen bat onartu zuenetik («Gure mundua eraldatzen: 2030 Agenda»). Garapen Jasangarrirako Agenda horretan 17 helburu daude eta horietako bat da generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea.

Gogora dezagun Simone Weil filosofo frantziarra; frogatu nahi izan zuen giza harremanek ez dutela zertan beti indar-harreman izan. «Ongiaren itxaropenak ematen digu aukera jarduteko eta indarrari aurre egiteko. Hala ere, indarra dutenen eta agintzen dutenen eta indarrik ez duten eta esana betetzen dutenen arteko borroka betierekoa izango da».

Feminismoa POLIFONIKOA da: munduko txoko guztietan entzuten diren ahotsak, tonu eta erregistro ezberdinak eta letra ezberdinak ditu, baina musika berbera, eta proiektu kolektibo eta emantzipatzaile bat, giza alderdi oro hartzen duena barnean.

Tsunami bat gertaera konplexu bat da; neurri aldagarriko eta energia handiko olatuek osatzen dute, eta ur-masa handi bat mugitzen du bertikalki.

Horrela agertu da feminismoa, bada, XXI. mendean. Ezohikoa dena da indarkeriaren, zapalkuntzaren eta diskriminazioaren aurka modu zoragarrian erreakzionatu duten munduko milioika emakumeren «haserrea».

Geofisikaren arabera, mota horretako olatuek haizeak eta itsasaldiek sortzen dituzten gainazaleko olatuek baino ur-kantitate askoz handiagoa mugitzen dute.

Feminismoaren laugarren olatuan gaude, zeina inoiz ez bezala astintzen ari baita astintzen patriarkatuaren zimenduak, aurreko hirurek, sare sozialek eta belaunaldi gazteenen kontzientziak elikatuta.

Baina gertaera konplexu horren barruan, kontraesanak ere badaude, eta bestelako diskurtsoak ere bai, zeinak, postmodernitatearen haizeekin nahasita, kontzeptu, galdera eta eskaera berriak planteatzen baitituzte, Nuria Varela kazetari eta idazlearen arabera.

«Iskanbila egin behar denean, inork duintasuna galdu gabe egin daitekeela frogatzen du feminismoak», Amelia Valcárcel filosofoaren arabera.

Emakumezkoek, hiri, herri, erakunde eta etxe gehienetan, are pertsonalki ere, «ekitate-errezetak» aurkitu dituzte, gizonez lagunduta ekitatea aldarrikatu duten emakumeak inoiz baino gehiago babesteko; nekatuta daude indarkeriarekin, indarkeria guztiekin, gerrekin, bahituren gerraosteekin, soldata-arrakalarekin, trintxerekin, misoginia zahar eta berriarekin, bortxaketaren kulturarekin, RAErekin, eta simulakroaren, ISILTASUNAREN eta gutxiespenaren kulturarekin.

Orain, COVID-19aren pandemian, emakumeak krisiaren lehen lerroan daude, osasun-langileak, zaintzaileak, berritzaileak eta komunitate-antolatzaileak baitira.

Krisi honek argi utzi du gauza bat: zeinen garrantzitsuak diren emakumeak gizartean eta «ezkutuko pandemia» zeinen neurriz kanpoko kargatan bermatzen den.

EEG ESI-ko Genero eta Osasuneko taldearen artikulua