2014tik, Osakidetzak, prestakuntzaren kudeaketaren barruan, prestakuntza-ibilbideak sartu ditu, prestakuntza planifikatzeko tresna gisa eta erakundean ezagutza kudeatzeko ardatz nagusi gisa. Prestakuntza-ibilbideak ikaskuntza-ekintzen multzoa dira, ezagutza-arloaren eta mailaren arabera sailkatuak, eta denboran antolatuak eta sekuentziatuak. Neurtu eta ebaluatu daitezke, eta zenbait motatako ezagutzak, graduak eta eskumenak lortzeko balio dute, beharrezkoak ibilbidea behar bezala egiteko.
Hala, prestakuntza-ibilbideetan oinarritutako eredua baliagarria da bidea zehazteko lanposturako eskumenak lortzeko.
2015ean prestakuntza-ibilbidea Larrialdietako, Kirurgia Blokeko, Area Kritikoetako eta Nefrologiako erizain guztiei zabaldu zitzaien, eta guztira 445 erizainek parte hartu zuten.
2016an, helduen ospitaleratze unitateko erizain guztiei zabaldu zitzaien, eta guztira 320 erizainek parte hartu zuten. Halaber, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIk uztailean hasi zen zeladoreen prestakuntza-ibilbidea diseinatzen parte hartu du, baita Lehen Mailako Arretako erizaintzako prestakuntza-ibilbidea berrikusten eta eguneratzen ere.
Hala, aurtengo maiatzean, ESIko zeladoreei eta Lehen Mailako Arretako erizainei prestakuntza-ibilbidea ezartzeari ekin zaio, eta 298 zeladorek eta 218 erizainek parte hartu dute.
Orain, ibilbidea berrikusteko eta egokitzeko fasean daude, eta hori egin ondoren, profesional bakoitzaren bi urteko prestakuntza-planarekin hasiko dira.



