Gripe-kasuek gora egin dute berriro azken astean Euskadin; hori horrela, 100.000 biztanleko 362,4 kasuko tasan gaude. Gripe-denboraldia hasi zenetik, 19 pertsona zendu dira birusa hartzearekin lotutako konplikazioak direla eta, eta osasun-zentroetan gero eta laguntza gehiago eskatzen da gripe-sindromea dela kausa.

Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuak, «osasun-ingurunean noizbehinkako kasuen bidezko transmisio-arriskua murrizteko» asmoz, hainbat jarraibide biltzen dituen bideo bat prestatu du, zenbait osasun-eremutan gripearen transmisioa saihesteko. Gainera, dagoeneko ezagunak diren gomendioak laburbildu dira, hala nola Eskuen Higiene zuzena, gripearen transmisioan oinarritutako arreta-neurriak.

Infekzioa kontrolatzea erakundeko talde guztiaren lana da.