Familiako eta komunitateko erizaintzako bigarren urteko barneko erizain egoiliar diren Andrea Álvarez Martínezek, Laura Fernández Canok, Ane Pelayo Díezek eta Ainara San Vicente Montalbánek «Aprende, ayuda, atiende» proiektua sortu dute.

Osasunerako hezkuntza-ekimen bat da, eta Santurtziko San José de Calasanz ikastetxean egin dute esperientzia pilotua. Helburua da nerabeei prestakuntza ematea eta gaitasunak irakastea jakin dezaten nola jardun zenbait emergentzia gertatuz gero (adibidez, hausturak, hemorragiak, anafilaxiak, itotzea, hipogluzemiak, intoxikazioak eta bihotz-biriketako geldialdia).

Bost saiotan gauzatu da ekimena: lau saio teoriko-praktiko eta ebaluazio-saio bat.