Datorren hilean, Sexu eta Genero Aniztasunari buruzko Jardunaldiak egingo dira, Medicus Mundik antolatuta. Alex eta Dylan Duarte izango ditugu bertan; Hondurasen Sexu eta Genero Aniztasuneko idazkaritza zuzentzen duen lehen pertsona transa da Duarte jauna. Ikasteko eta prestakuntza jasotzeko aukera.

Duela hamabost egun Hondurasetik itzuli ginen, Medicus Mundi Bizkaiarekin egindako bidaia batean izan baikara. Orain, bidaia hori ezin urrunago dagoela iruditzen zait, baina, aldi berean, hurbil-hurbil. Nolanahi ere, bidaia horri esker, tokiko erakunde eta elkarteak ezagutu genituen eta, halaber, aspalditik Medicus Mundiren lanaren ardatz diren osasun-zentroak eta tokiko gobernuak bisitatzeko aukera ere eman zigun bidaiak. Bidaia horretan aukera izan genuen pertsona ugarik elkar ezagutzeko: Natalia García Locay (lehen hezkuntzako irakaslea Sopuertako San Viator Ikastetxean); Irati Cuevas Palomares (nerabeen hezitzailea ADSIS Getxo-Leioa ikastetxean); Rosa Calvo (Karrantzako familia- eta komunitate-medikua) eta ni neu Euskadiko Osasun sektorearen aldetik; Nelsy eta Carlos, Medicus Mundik Hondurasen duen ekipoaren ordezkari gisa; eta, azkenik, Medicus Mundi Bizkaia taldeko arduraduna.

Gaztelaniazko hiztegi batean «hondura» hitza bilatzen badugu, adiera hau emango digu: Zerbaiten sakonera, lurraren hutsuneetan ez ezik, itsasoaren ibaien, putzuen eta abarren hutsuneetan ere bai.

Eta «Meterse en Honduras» esamoldeak, berriz, honelako zerbait esan nahi du: Gauza sakon eta zailei buruz hitz egitea, horri buruz behar adina jakin gabe… Eta halaxe sentitu naiz ni, hain zuzen, erakunde horrek Erdialdeko Amerikako herrialde honetan zituen proiektu guztiak ezagutzen hasi ginenean.

Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundea da, garapen plurala lortzeko diharduena, herritarrek garapen-prozesuetan parte-hartze aktiboa izan dezaten lortzeko lan egiten duena, baita elkarteen eta jendearen jardueren alde egin ere, kulturaren eta elkartasunaren bidez gizartean aldaketak sor daitezen, eta osasuna pertsona guztien eskubidea izan dadin. Hondurasen ikasteko eta gogoetarako guneak partekatzeko aukera izan genuen, baita UDIMUF erakunde feministarekin proiektuak ezagutzekoa ere.

Nortasun juridikoa duenez, erakunde horrek bizitza sozial eta politikoan eragiteko eta parte hartzeko ahalmena du, baita LGTBIQ+ komunitateari laguntzeko ere. Beste erakunde feminista batzuk ere ezagutu genituen, hala nola OPROUCE. Eta Tegucigalpan kokatutako zenbait elkarte ere ezagutu genituen, hala nola LGTBIQ+ kolektiboan gertatzen diren hilketa guztien behatokia zuzentzen duen Catrachas kolektiboa.

Garrantzitsua da beste eragile batzuekin estrategiak izatea, hala nola Hezkuntzaren eta Osasunaren alorrekoekin. Osasunaren sektoreari dagokionez, La Ceiba hirian Ciudad Mujer izenez abiarazitako proiektua ezagutu genuen. Zentro integratzaile horretan, hala, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei eta adingabeei arreta globala eskaintzen zaiela jakin genuen. Aholkularitza legala, laguntza psikologikoa eta arreta mediko eta psikologikoa ematen zaie bertakoei, horien osasun integrala bermatze aldera (izan ere, adingabeei, arreta medikoa, arreta obstetrikoa, hitzorduak emaginekin, azterketa ginekologikoak eta arreta pediatrikoa ematen zaie), eta bereziki erreparatzen zaio emakumeen osasun mentalari. Gainera, leku berean egiten dute hori guztia, erabiltzaileei arreta egokitua eta ahalduntzeko aukera emateko, eta haurtzaindegi batez gain, baratze propio bat ere badute, prestakuntza-jardueretan talentua indartzen laguntzen zaien bitartean.

Unibertsitatearekin proiektuak eta lankidetzak ere ezagutu genituen. Fernan Altamira Basterretxea Unibertsitate horretako koordinatzaile eta irakaslearekin lan egitea funtsezkoa da LGTBIQ+ herritarrek osasunerako duten sarbidea hobetzeko, eta gure bidaiarekin bat egin zuen hasieran eta azken txanpan.

Baita sexu- eta genero-aniztasunean lan egitea ere, Hondurasen ez ezik, gure gizartean ere bai. Gure erakundeek ezinbesteak jakin behar dute elkarteek zer nahi duten eta zer behar duten. Beharrezkoa da mobilizatzea eta kontzientziatzea LGTBIQ+ kolektiboarekin lotutako osasun-gaiak gizarte osoari dagozkiola, eta erantzukizun globalean oinarrituta egin behar dela, gainera.

Bidaia hau beste bidaia baten barruko bidaia izan da. Sakontasuna edo, gaztelaniaz dioten bezala, «la hondura» aurkitzeko aukera izan dut, baita sentimendua ere. Céline poetak Gauaren muturrerainoko bidaia obran esan zuen bezala: «Gure bidaia erabat alegiazkoa da. Horregatik da hain indartsua». Gogoan dut Ricarrek bere motxilan daraman trapuzko R letra, hamalau urteko neskato batek oparitu ziona; neskatoak bazekien sekula ezingo zuela zentrotik atera, inor ez baitzaio joango jasotzera. Sentimendu hori. Eta lo egiteko, Mercedes Sosaren abesti bera entzun nahi nuke, ama ezberdinek garai desberdinetan kantatua. Javier gure furgonetako gidariaren etxean, denok jantzita geundela ibaian egin genuen bainu iniziatikoa. Furgoneta hori gure etxea zen, eta guk familia bat ostzen genuen. Carlos eta Nelsyk dena erraztu ziguten. Denborari lapurtutako une hori, non beti entzuten den Contigo abestia, eta partekatutako denbora ospatzen dugu, «Salva-Vida» garagardo bat edanez. Itzuli egingo gara.