Ospitaleratze-prozesuan, diagnostikatzeko eta, batzuetan, tratatzeko proba osagarriak egin behar izaten dituzte pazienteek. Egoera kliniko ezegonkorra duten pazienteak gelatik prozedurak egingo dizkieten tokietara lekualdatzea arriskutsua izan daiteke, eta arrisku hori murriztu egin behar dugu.

Hori dela eta, egoera horietan pazientearen segurtasun mailari eusten zaiola bermatzeko prozedura bat egin da. Hori horrela, aurretiko jarduketak, ibilbidea, helmugan hartzea eta gelara buelta definitu dira, eta horietako bakoitzaren jarduketak eta arduradunak, behar den materiala eta helmugaren araberako ibilbidea zehaztu dira.

Protokoloa ezarri eta lehendabiziko hilabeteetan, sor litezkeen zailtasunen jarraipena egingo da, gure eguneroko errutinara egokitu ahal izateko.

Protokoloa Osabide Global eta S:/Enfermería karpetan eskurragarria izango da