ABAOk eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIk sustatutako «Ópera y +» proiektuak opera pediatriako eremura eramaten jarraitzen du. COVID-19ak markatutako beharretara egokituta, Itziar eta Gorozti irakasleak dira elkartearen eta ospitaleratuta dauden haurren arteko lotura. Bi tailer egiten ari dira geletan, tabletez lagunduta. Lehena 11 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta Opera Txikirekin dauka zerikusia. Abenduan antolatu zen, Maitasunaren elixirra operaren inguruan.  Bigarrena 12 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Sanson eta Dalila operarekin lotuta dago.  Aurrerago, pandemia-egoerak aukera ematen duenean, parte-hartzaileek Euskaldunaren backstagea bisitatu ahalko dute.

Opera eta + ABAOk garatzen duen esperientzia bat da, Repsol eta Petronor Fundazioaren babesarekin, eta, gainera, La Caixa Gizarte Ekintzaren laguntzarekin.