Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan osasun-arloko I+G+B-a indartzeko 2020ko aldiko ZTBParen berrikuntza-funtsetatik Eusko Jaurlaritzak BioCruces Institutuari eman dion laguntzari esker, 3D inprimatze-proiektuari lotutako material eta ekipamendu berriak erosi ahal izan ditu.

Eskuratutako material honekin, prototipoak azkar sortu ahal izango ditugu, eta bioereduen fabrikazio-tresnak edukiko ditugu. Bioereduak kirurgiak prestatzeko, pazienteei azalpenak emateko, entrenatzeko eta irakasteko erabiltzen ditugu.

Hauek dira erosi ditugun inprimagailuak:

  • Formlabs2: DLP teknologian oinarritua. Erretxina inprimatzeko aukera emango digunez, doitasun, gardentasun eta malgutasun handiagoa lortuko dugu.
    • Sigmax: FDM teknologian oinarritua, bi buruko dituenez, bi kolore edo materialetan inprimatzeko aukera ematen du.

Honekin lotuta, 3D inprimatzeari buruzko prestakuntza-lantegi bat eman du Domotek enpresak; eta 7 zerbitzutako 23 lagunek parte hartu dute.