Erakunde Sanitario Integratuak hainbat ekimen gauzatzen ditu osasuneko profesionalen partaidetza eta lankidetza sustatzeko, asistentzia-jarduketa hobetu, egokitu eta doitzearren. Hala, Aholku Batzordea jarri du martxan Erizaintza Zuzendaritzan.
Batzordeak aholku eman beharko dio Erizaintzako Zuzendaritzari zainketen kalitatea eta segurtasuna hobetzera bideratutako jarduketa-ildoen gainean. Horretarako, ezagutza zientifikoan, esperientzian eta etikan oinarrituko da, zaintza segurua, eraginkorra eta jasangarria izan dadin.
Aholku Batzordea hiru hilean behin bilduko da, eta talde multiprofesionala* izango da, kide hauekin:
- Erizaintzako Zuzendaritza: zuzendaria, zuzendariordea, ondokoa.
2. Idazkaria.
3. Kideak: bederatzi, arduradunek eta/edo gainbegiraleek proposatutakoak edo eskaera beraiek zuzenean egin dutenak (ospitaleko erizaina, lehen mailako arretako erizaina, emagina, fisioterapeuta, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria, goi-mailako teknikaria, zeladorea).
Aholku-organoak eginkizun hauek izango ditu:
- Pazienteek, zaintzaileek eta herritarrek arretari eta zainketari buruz zer aurreikuspen eta premia duten hautematea.
2. Zainketen gaineko eztabaida eta herritarren partaidetza sustatzea, Aholku Batzordeak aztertuko dituen proposamenak bilduta.
3. Pazienteei/herritarrei emandako zaintzaren eta arretaren kalitatea areagotzeko neurriak edo lan-ildoak proposatzea.
4. Zaintza jarraitua bermatuko duten antolaketa- eta informazio-sistemak proposatzea.
5. Komunikazioa, informazioa eta hedapena hobetzeko kanalak proposatzea.
6. Erregistroa indartzea, pazienteari/herritarrari informazioa emateko eta profesionalek informazioa partekatzeko tresna izan dadin.
7. Erakundearen lan-ildoak berrikustea.
8. Arretaren, zorion-emateen, kexen eta erreklamazioen kalitate-adierazleak berrikustea.
9. Lan-ildoak zuzen gauzatzeko gomendioak ezartzea, eta jarraipena eta helburuen ebaluazioa egitea.
*Etorkizunean pazienteek ere parte hartzea aurreikusten da.