Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak terapia metabolikoko unitate berria jarri du martxan, patologia onkologikoa isotopo erradioaktiboen bidez tratatzeko (ohikoena 131 iodoa, tiroideko minbizia tratatzeko). Ekipamendu berriak, ospitaleko 2. solairuko A eremuan kokatuak, bi ospitaleratze-gela, bi esklusa, bi komun irisgarri, dosiak prestatzeko gela, hondakin erradioaktibo solidoen gela eta konfinamendu-bunkerra (hondakinak gordetzeko gela) ditu. Berritze-lana egin eta ekipamendua ezartzeko inbertsioa 1.200.000 €-tik gorakoa da. Unitate berriak babes erradiologikorako behar diren segurtasun-elementuak ditu.

Medikuntza Nuklearra irudi bidezko diagnostikoa eta erradiofarmakoen bidezko tratamendua egiten dituen medikuntzako espezialitatea da. Diagnostikoaren arloan, Gurutzetako ospitaleko Medikuntza Zerbitzuak bi atal ditu: Ohiko Medikuntza Nuklearra eta PET-TK Unitatea. Biek ala biek organoaren funtzioari buruzko informazioa ematen dute, aztertu beharreko organoaren metabolismoan sartzen den erradiofarmako baten bidez. Terapia Metabolikoko atalak isotopo erradioaktiboen bidezko tratamenduak ematen ditu; nagusiki, paziente onkologikoei. Horiek 48 orduz ospitaleratzen dira isolamendu-geletan, senideei eta gainerako pertsonei irradiatzea saihesteko.