Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Berrikuntza Batzordea berritu egin da. Gure erakundean berrikuntzaren kultura sortzea bultzatzeaz arduratzen den organoa da. Ekintza zehatzetara etorrita, hauek aipa ditzakegu: urteko berrikuntza-plana egiten eta onartzen du, proposatzen diren berrikuntza-ideiak baloratzen ditu eta berrikuntza-proiektu bihurtuko direnak aukeratzen ditu, bai eta horien garapena lehenetsi ere. Konfidentzialtasun-konpromisoa du, eta berrikuntza-proiektuen zorroari behar duen jarraipena egiteko konpromisoa ere. Gainera, EEG ESIko eta BioCruces Bizkaia OIIko berrikuntza ebaluatzen du.

Batzorde berriak Delphi metodologian oinarritutako dinamika bat erabiliko du proiektuak onartzeko. Alderdi bereizgarrietako batzuk hauek dira: bozketarako anonimotasuna eta erantzun taldekatuak; taldearen emaitza modu estatistikoan aurkeztea; adituen talde heterogeneoa; iterazioa eta feedback kontrolatua. Alegia, ez bada onartzen proiektua, proiektuburuari proiektua onartu ahal izateko kontuan hartu beharko liratekeen alderdiak helarazten zaizkio, bai eta hori indartzeko ideiak ere.

Berrikuntza Batzorde berriko osagaiak arlo sanitarioko hainbat esparru irudikatzen dituzte: kudeaketa, jarduera asistentziala, ikerketa eta berrikuntza:

ZUZENDARI KUDEATZAILEA – Mariluz Marqués. Batzordeburua.

BERRIKUNTZA ETA KALITATEKO ZUZENDARIORDEA – Inés Gallego Camiña

MEDIKUNTZAKO ZUZENDARIA – Edurne Omaetxebarría Legarra

INTEGRAZIOKO ZUZENDARIA – Nagore Zarraonaindia Ayo

EKONOMIA ETA FINANTZETAKO ZUZENDARIA – Elisa Gómez Inhiesto

ERIZAINTZAKO ZUZENDARIA – Pilar Sánchez Rubio

ANTOLAKUNTZA ETA SISTEMETAKO ZUZENDARIORDEA – Oscar Pérez Algaba

BCB OII-KO ZUZENDARI ZIENTIFIKOA – Luis Castaño González

BCB OII-KO KUDEAKETAKO ZUZENDARIA – Mª Luz del Valle Ortega

LEHEN MAILAKO ARRETAKO MEDIKUA – Tomás Méndez Sampedro

NEUROKIRURGIAKO GAINBEGIRALEA – Inés Lodeiro Mendieta

PEDIATRIAKO LARRIALDIETAKO FAKULTATIBOA – Ana Fernández Landaluce

ANESTESIA FAKULTATIBOA- Gontzal Tamayo Medel

GINEKOLOGIAKO FAKULTATIBOA – Jorge Burgos San Cristóbal

LMA-KO ERIZAINTZAKO ARDURADUNA – Mónica Monge Martín

EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO ZERBITZUBURUA – José Ignacio Pijoan Zubizarreta

BERRIKUNTZA UNITATEKO TEKNIKARIA – Rubén García Fernández

BERRIKUNTZA UNITATEKO TEKNIKARIA – Raquel Benito Ruiz de la Peña. Idazkaria