Opera Lagunen Bilboko Elkarteak eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak opera pazienteei, helduei zein haurrei, eramateko denboraldi berria itxi dute jada. Programa berria ZOOM bidezko konexioen formatuarekin hasiko da; baina espero da normaltasunak aurrera egitea eta esperientzia hori aurrez aurre gozatu ahal izatea.

Jarduerak joan den urriaren 1ean hasi ziren, eta ospitaleko hainbat arlotan (bilera-gelak eta eskola; OLBErekin konektatzeko behar den guztia izango da horietan) eta Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian egingo dira. Beste gauza bat da jaioberrien arloan kantua bueltatzea; orain arte bertan behera geratu da pandemiagatik, baina berreskuratzeko aukera asko daude.

«Opera eta +» programa 2015ean abiarazi zen, eta pazienteei dago zuzenduta. Helburu du gaixotasun kronikoa kudeatzen laguntzea, eta, horretarako, musikarekin eta operarekin lotutako bizipen pozgarriak eta esperientzia-trukea eskaintzen dizkie pazienteei.

Noticia anteriorProstituzioa eta emakumeen salerosketa
Noticia siguientePediatriako Asma Akutuaren Ibilbide Asistentzial Integratua (PAIAI)