Gaur, martxoak 26, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera horiz argiztatuko da, endometriosia ikusarazten laguntzeko. Endometriosia gaixotasun kroniko bat da, eta emakumeari bakarrik eragiten dio, nahiz eta bere inguru guztiak pairatzen duen. Hamar emakumetatik batek, gutxienez, endometriosia du. Emakumeen % 10 eta % 20 arteko prebalentzia du; 2 milioi baino gehiago Espainian, 14 milioi baino gehiago Europar Batasunean eta 170 milioi emakume munduan.

Hori horrela izanik, martxoaren 29an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endometriosiaren Unitateak, ENDOEUSKADIren laguntzarekin, «Endometriosia martxoan» jardunaldia egingo du, Ginekologiako profesionalei, emaginei, LMAko fakultatiboei eta herritarrei zuzendua.

Noticia anteriorEndometriosia gertutik ezagutzen
Noticia siguienteErrealitate birtuala erabiltzea haurrek interbentzio kirurgiko baten aurretik izan dezaketen antsietatea murrizteko