Aurten ere, Bizkaiko San Eloy, Basurtu eta Gurutzetako ospitaleetan jarduten duen Laguntzen Bizkaiko Ospitaleetako Boluntarioen Elkarteak informazio-mahaia jarri du Gurutzetako ospitalean bere egitekoari buruzko informazioa zabaltzeko eta boluntario berriak lortzeko.

Elkartea ia 100 boluntariok osatzen dute, eta ospitaleko arreta humanizatzeko helburua du, osasun-langileen funtzioetan sartu gabe. Besteak beste, paziente eta senideekin konpainia-lana egiten dute, informazio-puntuetan laguntzen dute (larrialdiak, onarpena, pertsonak beren helmugara lagundu…) edota pertsonak kanpoko kontsultetara laguntzen dituzte.

Noticia anteriorMikrokirurgia-prestakuntza
Noticia siguienteOsakidetzaren 2018ko balantzearen aurkezpena