Javier de las Heras, Gaixotasun Metaboliko Hereditarioen Erreferentziazko Zentro, Zerbitzu eta Unitateko pediatra koordinatzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Pediatriako irakasle titularra, Espainiako Sortzetiko Metabolismo Akatsen Elkarteko (SEEIM) presidente izendatu dute.
Gaixotasun Metaboliko Hereditarioak tratatzen dituzten Estatuko pediatrak biltzen dituen elkarte zientifikoa da SEEIM; Pediatriako Espainiako Elkarteak 2005. urtean aintzatetsi zuen.



