Lehen Mailako Arretako (LMA) osasun-laguntzaren eskaerak kudeatzea Osakidetzak eta profesionalok gainditu nahi dugun erronketako bat da. Horretarako, antolakuntza-neurriak ezartzen dira eta osasun-ekipo bat osatzen duten profil guztietako profesionalen elkarlana behar da.

Ildo horretan, joan den urtarrilaren 22an, Buenavistako (Portugalete) osasun-zentroan topaketa bat egin genuen. Topaketa horretan, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko 11 LMAko unitateetako buruek, erizaintzako arduradunek eta Bezeroen Arreta arloko arduradunek gai honi buruz eztabaidatu genuen, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Erizaintzako arduradun Inma Morok eta aipatutako zuzendaritzako Erizaintzako asistentzia-proiektuetako arduradun Lucía Gáratek deituta.

Luis Ángel Gallo

Noticia anteriorBioCruces Bizkaiak 1. motako diabeteserako farmako baten saiakuntza koordinatuko du
Noticia siguienteFruta-luncha