Elkarrizketa, Institutuko ikerlari den Itxaso Ricari, Radio Euskadin (La mecánica del caracol saioa).

Probak martxoan hasiko dira, 12 eta 24 urte bitarteko pazienteekin.

BioCruces Bizkaia Ikerketa Institutuak 1. motako diabetesa tratatzeko farmako baten saiakuntza klinikoan parte hartzen duten Espainiako ospitaleen sarea koordinatzen du.

Itxaso Rica doktoreak azalduko du zertan datzan saiakuntza eta nola antolatzen ari diren lana gaixotasun autoimmune horren tratamendua bilatzeko, gaixotasunak txiki-txikitatik eragiten baitio pankreari. Itxaso Rica BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Endokrinologiaren, Metabolismoaren, Nutrizioaren eta Giltzurruneko Gaixotasunen Arloko ikertzailea da (Diabetesaren eta gaixotasun endokrinoen genetika eta kontrola ikertzeko taldea), eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Ataleko burua.

Iturria: Radio Euskadi