Gure ESIko Erizaintzako Irakaskuntza Azpibatzordeko BAEE kideek adierazi zuten ikerketarako prestakuntza jasotzeko beharra zeukatela. Gaur egun, gure ESIan, prestatzen ari diren erizainak espezialitate hauetan txandakatzen dira: Emagintza, Pediatria, Osasun Mentala eta Lan Osasuna. Espezialitate horietatik Pediatriakoak eta Osasun Mentalekoak gure eremuan ez zeukaten prestakuntzarik antolatuta berariaz ikerketara eta, aldi berean, Egoiliarraren Txostena egitera bideratua.

Eskaera horri erantzuteko, prestakuntza-bide bat planifikatu da: txandetako lehen urtean egingo da; guztira, aurrez aurreko 20 ordu dira, eta gai hauek sartzen dira:

1. Ikerketaren hastapenak: ikerketarako bidea emango duen galdera on bat egitea: 4 ordu
2. Bilaketa bibliografikoa: 3 ordu.
3. Metodologia kuantitatiboa: 5 ordu
4. Metodologia kualitatiboa: 5 ordu
5. Ezagutzaren zabalkundea: nola egin poster bat, ahozko komunikazio bat edo argitaratzeko artikulu bat: 3 ordu.

Prestakuntza honako hauen eskutik jasoko da: unibertsitateko bi erizain irakasle (Sendoa Ballesteros eta Verónica Tíscar), Irakaskuntzako ikerketa-erizaina (Vanesa Regúlez), Liburutegi Zerbitzuko dokumentalista bat (Susana González Larragán) eta Biocruces Bizkaia institutuko psikologo ikertzaile bat (María Recio).

Prestakuntzako lantegiak erizainen artean interesa pizten duten gaiei buruzkoak dira, zainketen plangintza eta praktika ebidentzia zientifikoan oinarritzeko bidea emango duten tresnak eskuratu ahal izateko. Gaur egun, 6 barneko erizain egoiliar ari dira prestakuntza jasotzen.

Noticia anteriorOspitalizazio-esparruko erizainentzako arnas terapiei buruzko prestakuntza
Noticia siguienteIrratiak COVID pazienteentzat