COVID-19aren egungo pandemia prestakuntza-erronka bat izaten ari da paziente horiek artatzeko behar diren ezagutzak eskuratzeari dagokionez. Gainera, gero eta ohikoagoa da COVID-19az bestelako arnas patologiak dituzten pazienteak beste espezialitate batzuetako ospitalizazio-unitateetara lekualdatzea, non langileek normalean ez dituzten erabiltzen kasu horietan baliatu ohi diren arnas terapiak.

Horregatik guztiagatik, arnas terapiei buruzko prestakuntza bat diseinatu da, berariaz ospitaleratze-esparruan lan egiten duten erizainei zuzenduta dagoena. Prestakuntza horren barruan sartzen dira trakeostomia egin zaien pazienteei arreta ematea, aireztapen mekaniko ez-inbaditzaileko terapiak efizientziaz erabiltzea (CPAP, BIPAP, fluxu altuko oxigenoterapia) eta arnas larrialdiak eraginkortasunez kudeatzea.

Prestakuntza horren irakasleak 2. D solairuko (Pneumologia) erizain adituak dira; prestakuntzaren zati bat on line da, eta beste bat, aurrez aurrekoa. 3. E solairurako aktibatu da.