Ostomiei buruzko erakusketa bat egingo da EEG ESIan, ostomiaren bat izan duten edo daukaten pertsona guztien omenez. Erizain estomaterapeuta guztiei euren lana aitortu nahi zaielako ere sortu da erakusketa; pazienteei erabat lehengoratzen diren arte ematen dizkieten zaintza espezializatuak, arreta eta maitasuna aitortzeko, hain zuzen. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen beheko solairuan bisitatu ahalko da erakusketa, urtarrilaren 20tik 26ra (igandera), eta 28tik aurrera Buenvavistako osasun zentroan. Erakusketa 12 panelez osatuta dago, Álvaro Laizen argazkiekin. Argazkilari erretratugileak nazioarteko aintzatespena du eta National Geographic-eko esploratzaile ere bada.
Erakusketa, Hollister-en eta EEG ESIaren babesa izan duena, GESTO (Grupos de ESTOmaterapeutas) deritzon proiektuaren esparruan kokatzen da, eta ostomiari eta estoma duten pazienteei agerikotasun handiagoa emateko ez ezik, erizain adituen lanaren balioa aitortzeko helburua ere badu. Gure zentroan, Rebeca García, Marisa Alvarado eta Edurne Santos.
Espainiako estatuan 70.000 pertsonak baino gehiagok dute ostomia bat, eta urtero 13.000 kasu berri daude.