1993ko azaroaren 8an, Ardanza lehendakariak Gurutzetako Ospitaleko Larrialdi berriak inauguratu zituen, Iñaki Azkuna Osasuneko sailburuarekin eta Iñaki Etxebarria Ospitaleko zuzendari kudeatzailearekin batera. Zentroan banatuta zeuden zenbait larrialdi-zerbitzu (Medikuntza eta Kirurgia, Traumatologia eta Ama-Haurrak) ekipamendu berrian bateratu ziren.  Larrialdietako zenbait ebakuntza-gela ere bateratu egin ziren; alegia, instalazioak, zerbitzuak eta giza baliabideak integratu egin ziren.

Gaurko egunean, azaroaren 21ean, ebakuntza-gelan lan egiten duten erizaintzako talde guztiek bateratzeak ekarri zituen aldaketak, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak jorratu dituzte jardunaldi batean.  Gainera, etengabeko prestakuntzak, ezagutzaren autokudeaketak eta talde-lanak lan bikaina egiteko duten garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, eskerrak eman dizkiete haiekin eskuz esku lan egiten duten zerbitzu eta taldeei, bai eta zerbitzua, lankidetza eta lana ematen dieten horiei ere.

Noticia anteriorErrealitate birtualeko eta errealitate areagotuko prestakuntza
Noticia siguienteAzaroak 21: BGBK-ren Eguna