Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIak urte hasieran amaitu zuen 2021-2023ko Kudeaketa Plana. Aurreko planak ospitaleko eta lehen mailako arreta bateratu zituen erakunde sanitario integratuak sortzeari esker, eta, orain, estrategia berri batekin aurrera egiten jarraitu behar da. Joan den martxoan, María Luz Marqués EEG ESIko zuzendari gerenteak plan berria aurkeztu zuen erakunde sanitarioko hainbat bururen aurrean.
Elementu estrategiko orokorren artean, honako hauen loturaren alde egiten du planak: entzute aktiboaren (bai pazienteak eta herritarrak, bai ospitaleko eta lehen mailako arretako liderrak), Osasun Sailaren egitura osoaren esparru estrategikoa eta ESIaren Plan Estrategiko berria. Kudeaketa-planak jakinarazten du beharrezkoa dela lanbide-jardunaren balioa, arreta integratua eta espezializazio handia kontuan hartuta planifikatzea.
Profesionalek intranetean kontsulta dezakete bai 2021-2023ko Kudeaketa Plana baiEEG ESIaren Plan Estrategikoa.
2021eko Kudeaketa Plana
Aurreko bi planen ostean, 2021eko Kudeaketa Planak EEG ESIak ekitaldi honetan izango dituen helburuak zehazten ditu. Erronken arabera antolatuta, Planak helburu estrategikoak zehazten ditu, eta proiektu zehatzen bidez garatu. Guztira, bederatzi erronkak osatzen dute jarraitu beharreko bidea.
- erronka. Balioan oinarritutako medikuntza:
Balioan oinarritutako medikuntza lortzeko hasitako bidea jarraitzea du helburu; berriro diseinatzea pazienteari eman beharreko laguntza, hainbat diziplinatako talde funtzionalen laguntzarekin, osasunaren gaineko eragina ebaluatze eta sistemaren jasangarritasuna hobetzeko erabakiak hartze aldera.
- erronka. Humanizazioa:
Asistentzia sanitarioan humanizazioa sustatu, eta pertsonak ardatz dituen arreta holistikoa ematen du, pazienteen esperientzia hobetzeko eta laguntzaren emaitzetan eragin positiboa izateko.
- erronka. Segurtasun klinikoa, egokitzapena eta ebidentzia:
Segurtasun klinikoa hobetuko du, eta praktika klinikoaren egokitzapenean aurrera egin, ebidentzian oinarritutako medikuntzaren laguntzarekin.
- erronka. Integrazioa:
Laguntza-maila guztiak sendotuko ditu, eta integrazioan aurrera egin, betiere erakundeak eta gizarte-eragileak prozesuan sartuta.
- erronka. Lidergoa eta talde-lana:
Lidergo aktiboa sustatuko du erakundearekin konprometitutako taldeak bultzatzeko, bai eta diziplinartekotasuna, errespetua, enpatia, komunikazioa eta aukera-berdintasuna bultzatu ere. Lan egiteko modu berriak behar ditugulako sortu da erronka hau; hala, erabakiak hartzeko orduan arinagoak izango gara.
- erronka. Ezagutzaren kudeaketa:
Erakundeak garatzen dituen estrategiak/jarduerak, egun Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa osatzen duten pertsonen eta etorkizunean Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa osatuko dutenen artean ezagutza eskuratu, handitu, antolatu eta partekatzeko, betiere erakundean eta gure ingurunean balioa sortuta.
- erronka. ESI digitalizatua eta adimenduna:
Gure ESIa gero eta digitalizatuagoa eta adimentsuagoa izateko bidean aurrera egitea, profesionalekin eta pazienteekin dugun harremana errazten eta arintzen duten tresna digitalak txertatuz, erabakiak hartzen lagunduko diguten teknologietan oinarrituta –hala nola Big Datan eta adimen artifizialean–, bai laguntza emateko jardunbiderako bai erakundea kudeatzeko.
- erronka. Espezializazio-maila handia:
ESIa espezializazio-maila handiko erreferente gisa posizionatzen laguntzea, gure erakundeak talentua atxikitzeko eta erakartzeko duen ahalmena bultzatuz, pertsonen osasun-emaitzak hobetzeko.
- erronka. Gobernantza-eredua:
Pertsonengan eta gizartean eragin positiboa duten ekimenak bultzatuko dituen erakunde sozialki arduratsu bat erdiesteko bidean aurrera egingo du. Profesionalentzako enpresa osasungarri bat sendotzearen alde lan egingo du, eta pertsonak eta taldeak motibatuko dituzten lan-giroa eta lan-baldintzak sortu.