2018an hasi zen itxura hartzen eSano eta, harrezkero, eduki berri gehiago eta gehiago ditu. Herritarrei zuzendutako tresna bat da, osasunari eta hainbat patologiari buruzko informazio fidagarri eta interesgarria biltzen duena, eta Osakidetzaren webguneko Osasun Eskola gunean jasota dagoen informazioarekin osatu daitekeena.

Oraingoan, berritasunen artean, ugalketa lagunduari buruzko informazioa sartu da, gure ESIan erabiltzen diren ugalketa lagunduko teknikak zehaztuta: intseminazio artifiziala, in vitro ernalketa eta gametoak ematea. Hala, unitate horretara doazen pertsonen zalantzarik ohikoenak argitzen ditu.

Blogak, hasieran, diabetesari, anafilaxiari, bronkiolitisari, BBBari, ataxiei eta paraparesia espastiko hereditarioei buruzko ikus-entzunezko informazioa eskaintzen zuen, eta eduki gero eta gehiago eskaintzera igaro da, esaterako, «Nire bizi-kalitatea» programari buruzko informazioa. ESIaren programa horren helburua da pazienteen bizi-kalitatea eta osasun-emaitzak balioesten laguntzea, gaixotasunaren jarraipena hobeto egin ahal izateko.

Hori horrela, bularreko minbiziari, iktusari eta prostatako minbiziari buruzko informazioa lor daiteke blogean, besteak beste. Aurten, beste patologia batzuk lantzea aurreikusi da, eta hesteetako gaixotasun inflamatorioari, belaunari eta beste osasun-gai batzuei buruzko informazioa sartuko da.

Blogerako sarbidea

Noticia anteriorHelduen sarbide baskularra zaintzeko gida
Noticia siguiente2021eko Kudeaketa Planak EEG ESIaren helburuak zehazten ditu