Aurtengo apirilean, Somorrostro Zentroak amaitutzat jo du DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako bere talde guztiei lehen sorospenen inguruan eskainitako prestakuntza: Bihotz-biriketako Bizkortzea (BBB), kanpoko desfibriladore semiautomatikoaren erabilera (DESA) eta eztarriko trabatzeen aurrean jokatzeko modua (Heimlich-en maniobra).

Ia 2.000 ikaslek eta langilek jaso dute prestakuntza, emergentzien aurrean beren erantzun-gaitasuna hobetzeko, Somorrostro Zentroak ikasleen prestakuntza integralaz daukan ikuspegiarekin bat etorriz.

Trebakuntza-saioak aurrera eraman ahal izateko, Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri- Cruces Erakunde Sanitario Integratuko pertsonal sanitarioaren laguntza izan dugu, bai eta Muskizko Udalaren eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Zikloko ikasle zein irakasleen laguntza ere.

Ikasturte honetan proiektu berritzaile bezala zabaldu bada ere, Somorrostro Zentroaren asmoa da datozen ikasturteetan berriro eskaintzea modu etengabean.​

Noticia anteriorEspainiako Endokrinologia Pediatrikoko Sozietatearen 40. Kongresua
Noticia siguienteKomunikazio onenari saria, Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko Kongresuan