2018an hasi zen itxura hartzen bloga eta, harrezkero, eduki berri gehiago eta gehiago ditu. Orain, diseinu berri eta erakargarriago bat du, eta errazagoa da menuetan nabigatzea.
eSano blogak osasunarekin eta hainbat patologiarekin erlazionatutako informazio fidagarria eta interesgarria ematen die herritarrei. Blogaren hastapenetan, ikus-entzunezko informazioa zegoen diabetesari, anafilaxiari, bronkiolitisari, BBBari, ataxiei eta paraparesia espastiko hereditarioei buruz. 2019an eta 2020an, «Nire bizi-kalitatea» programari buruzko informazioa gehitu zen. ESIaren programa horren helburua da pazienteen bizi-kalitatea eta osasun- emaitzak balioztatzen laguntzea, gaixotasunaren jarraipena hobeto egin ahal izateko. Hori horrela, bularreko minbiziari, iktusari eta prostatako minbiziari buruzko informazioa lor daiteke blogean, besteak beste. Aurten, beste patologia batzuk eta hesteetako gaixotasun inflamatorioari, laguntza bidezko ugalketari, belaunari eta beste osasun-gai batzuei buruzko informazioa sartuko da, aurreikusten denez.

Esteka honek eramango zaitu blogera: https://osieec.osakidetza.eus/esano/eu/



