JAMA aldizkari zientifikoak «Haurren elikaduran formula hidrolizatu bat versus ohiko formula bat erabiltzeak 1. motako diabetesa izateko arriskuan duen eragina» azterketa argitaratu du.

Nazioarteko ikerketa The TRIGR Study Group taldeak egin du eta honakoak dira talde horretako kideak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen, BioCrucesen, UPV/EHUren, CIBERDEMen eta Bilboko CIBERERen izenean: Aníbal Aguayo, José Ramón Bilbao, Luis Castaño, María Chueca, Alicia Cortázar, Goretti Echarte, Teba González Frutos, Paloma Jiménez, Pedro Martul, Ana Moreno, Mirentxu Oyarzábal, Itxaso Rica eta Yolanda Salgado.

Azterketatik ateratako ondorioen arabera, 1. motako diabetesa garatzeko arriskua duten haurren kasuan, amaren edoskitzea bukatu ondoren formula hidrolizatu bat erabiltzeak, ohiko formula batekin alderatuz, ez du 1. motako DMaren intzidentzia metagarria murrizten, 11,5 urteko jarraipen-mediana batean.

Ikerketaren bidez, genetikoki diabetesa izateko arriskua duten haurrek proteina konplexuz osatutako dieta bat modu goiztiarrean eginez gero 1. mailako DMa izateko arriskua handitu daitekeen ikusi nahi zen. Diabetesa izateko berezko arriskua duten haurren artean, amaren edoskitzea bukatu ondoren, formula hidrolizatu bat sartzeak 1. mailako DMaren intzidentzia metagarria murrizten duen jakitea zen helburua.

Nazioarteko azterketa bat da, itsu bikoitzekoa eta ausazkoa, 1. mailako diabetesa duten pertsonekin lehen mailako ahaidetasuna izanik gaixotasuna garatzeko arriskua dakarren HLA duten 2.159 neska-mutilekin egina.

Esku-hartzea

Parte-hartzaileek, esku-hartze taldean, kaseinazko formula hidrolizatu bat jaso zuten; kontrol-taldean, berriz, behi-esnezko ohiko formula bat, gehigarri gisa % 20ko kaseinazko hidrolizatua zuena.  Esposizioaren gutxieneko iraupena 60 egunekoa izan zen, 6 eta 8 hilabete bitarteko haurren artean.

Helburu nagusia 1. motako diabetes mellitusaren diagnostikoa egitea zen. Bigarren mailako helburuak, besteak beste, diagnostikatzeko adina eta segurtasun-datuak ziren.

Emaitzak

 Azterketa osoa errekrutatutakoen % 81k egin zuten. 11,5 urteko adin-mediana batean egin zitzaien jarraipena. .  Kaseinazko formula hidrolizatua hartu zutenen % 8,4k garatu zuten diabetesa; ohiko elikadura izan zutenen artean, berriz, % 7,6k (% 95eko konfiantza-tartea, –% 1,6tik % 3,2ra).  1. motako diabetesa izateko arrisku erlatiboa (HR), HLAren, amarengandiko edoskitzearen iraupenaren, aztertutako formula kontsumitzen emandako denboraren eta eremu geografikoaren arabera doitu ondoren, 1,1ekoa izan zen (% 95eko konfiantza-tartea, 0,8tik 1,5era; P= 0,46).

Diagnostikatutakoen batez besteko adina antzekoa izan zen bi taldeetan (6 urte versus 5,8 urte).  Arnasbideetako infekzioak izan ziren ondorio kaltegarri ohikoenak; horretan ez zen ezberdintasunik izan bi taldeen artean.

Effect of Hydrolyzed Infant Formula vs Conventional Formula on Risk of Type 1 Diabetes. The TRIGR Randomized Clinical Trial