EEC ESIko osasun-zentroetan gauzatzen ari garen Pediatriako Humanizazio Planarekin bat etorriz, Kabiezesko osasun-zentroko Pediatria Zerbitzua berritu da. Obra egiteaz gain, altzariak, kartelak eta dekorazioa berritu dira.

Guztira, 5 pediatria-kontsulta, 2 emagin-kontsulta, erabilera anitzeko gela (gimnasioa) eta aldagela birmoldatu dira, bai eta itxarongelak ere.  Guztira, 321 m2 birmoldatu dira, eta 26.000 euroko inbertsioa egin da.

  • Obraren ezaugarriak: korridoreen eta kontsulten paretak pintura ekologikoz margotu dira; ateak, sabaia eta hormak pintatu dira; harraska eta konketaren gunean, horma-babesgarria jarri da; kontsulten, korridoreen eta itxarongelen lurzoru eta paretetan, binilo laminatua eta trokelatua ezarri da.
  • Kartelak: «Kartel Adeitsuak» proiektuaren barnean, ESIko pediatria-guneetan jartzen ari diren eredu berrira egokitu dira kartelak.
  • Altzariak eta apaingarriak jarri dira, espazioak atseginagoak izan daitezen:
    • Kontsultak: altzariak berritu dira (armairuak, tiraderak, bulego-aulkiak, bisitari-aulkiak, konketa…). Horrez gain, ukitu atseginagoa izateko, idazmahai- eta horma-antolatzaileak eta apaingarriak jarri dira (landare artifizialak, koloretako esekitokiak, panel imanduak).
    • Itxarongelak eta korridoreak: panel imanduko horma-antolatzaileei eta biniloei esker (errepide eta autoen irudiak, Twister eta antzeko jolasak, garaiera-neurtzailea, etab.), haurrentzako egokiagoa eta atseginagoa izango da. Jarri diren biniloen diseinu berritzaile eta berrituak arreta berezia merezi du; diseinua EEC ESIko Ingeniaritza Zerbitzuaren proposamena da. Diseinu propioak dira, eta Zerbitzu horren arlo teknikoak egindako sorkuntza-lanaren emaitza.
    • Erabilera anitzeko gela eta aldagela: altzariak berritu eta lastairatxo berriak jarri dira, bai eta proiektore bat ere, gelaren erabilera hobetzeko.
Noticia anteriorDiabetesa eta haurren elikadura
Noticia siguienteMikrokirurgiako prestakuntza kirurgialari espezialista eta egoiliarrentzat