Aurten, Ingurumenaren Munduko Egunak ##LURRABAKARRA du goiburu, eta planetaren larrialdi hirukoitzaz kontzientziatu nahi da: klima, habitat galera eta kutsadura.
Ildo horretan, ESIak gure ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzeko lan egiten du, eta, alde horretatik, lurra zaintzen dugu hainbat proiekturen bidez:

  • Arrisku biologikorik gabeko maskarak birziklatzea: 210.000
    • maskara birziklatuta, 276 kg CO2 isurketa gutxiago hasieratik.
    • Ekonomia Zirkularra: Europako HEALCIER proiektua, osasun asistentziaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzeko.
    • Anbulantzia elektrikoak: karga azkarreko 2 hartuneren instalazioa.
    • Papera birziklatzea: ia 18 tona paper balorizatzea, konfidentzialtasuna bermatuz
    • Hondakinak: hondakinen biltegiak eraberritzea ingurumen-intzidentziak minimizatzeko.

Menu ekologikoa ospitaleratutako pertsona guztientzat

Dietetikako zerbitzuak lagunduta aritu den sukaldeko zerbitzuak erronka gisa hartu du ospitaleratutako pertsona guztiek, edozein dieta eta patologia izanik ere, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean produktu ekologiko eta naturalez osatutako menu ekologiko bat jasotzea, eta osagai nagusiei dagokienez ez ezik (haragia, arraina…), baita osagai arruntei dagokienez ere (gatza, azukrea, olioa…). Horren erakusle, erabilitako gatza, adibidez, Añanako Gatz Haranak emandakoa izango da. Hau da egun horretarako menua:

Lehenengo platerak:
Gamizko indaba zuriko eltzekoa.
Ortuko bazkarien krema.
Bigarren platerak:
Oilasko ekologiko errea Arabako patata frijituekin.
Kantauriko amuko legatza Arabako panadera patatekin.
Azkenburukoak:
Izarrako euskal pastela.
Karrantzako gazta Lea Artibaiko sagar-gozokiarekin.
Egur-labeko ogia.