Maiatzaren 24an, 25ean eta 26an gure institutuak ikerketa aintzatesteko jardunaldi zientifikoak antolatu zituen: BioQ 2022 sariak. Jardunaldietan, Biocruces Bizkaiaren 7 arloetan lortutako emaitza zientifikoak aurkeztu zituzten institutuko ikertzaileek.

Jardunaldiak, halaber, esperientziak partekatzeko, sinergiak sortzeko eta institutuko ikertaldeen arteko lankidetzak ezartzeko topagune izan ziren.

2022ko maiatzaren 24ko jardunaldiak

Maiatzaren 24an, Mar Mendibe Bilbaok, institutuko zuzendari zientifikoak, eta María Luz Marqués Gonzálezek, EEGko ESIko zuzendari gerenteak, jardunaldiak inauguratu zituzten Biocruces Bizkaia auditoriumean.

Inaugurazio-jardunaldian, institutuaren 1., 2. eta 3. arloetako ikertzaileek beren ikerketa ildoak aurkeztu zituzten.

Esther Pulido Herrerok moderatu zituen 1. arloko hitzaldiak (Lehen mailako arreta osasunean, prebentzioan eta gaixotasun kronikoetan). Honako hitzaldi hauek aurkeztu zituzten, besteak beste: «Osasun zerbitzuetako inplementazioaren gaineko ikerketa», Álvaro Sánchez Pérez; «Erizaintza klinikoari eta osasun komunitarioari buruzko ikerketa», Sendoa Ballesteros Peña; eta «Nursing Research Challenge proiektua», Verónica Tíscar González.

Juan Carlos García Ruizek 2. arloko hitzaldiak (Minbizia) moderatu zituen. Aipatzekoak dira honako hauek: «Zelula-terapiari, zelula amei eta ehunei buruzko ikerketa», Cristina Eguizabal Argaiz; «Minbiziaren biomarkatzaileak», Rafael Pulido Murillo; «Onkogeriatria – Onkofrail proiektua», Borja López San Vicente; eta «Sinadura genetikoa ez-Hodgkin linfometan», Javier Arzuaga Méndez.

Lehenengo jardunaldiari amaiera emateko, 3. arloaren (Endokrinologia, metabolismoa, nutrizioa eta giltzurruneko gaixotasunak) emaitzak aurkeztu ziren. Leire Madariaga Domínguez ikertzailea arduratu zen hitzaldiak moderatzeaz. Horien artean nabarmentzekoak dira «Proteomikaren aplikazioak ikerketa biomedikoan», Javier Muñoz Peraltaren eskutik, eta «Gaixotasun metaboliko hereditarioak: taldearen lerroak eta kasu klinikoa», Javier de las Herasen eskutik.

 

2022ko maiatzaren 25eko jardunaldiak

Bigarren jardunaldian, Mar Mendibe Bilbao Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoak eta Verónica Tíscar Bilbo-Basurtuko ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako koordinatzaileak egin zuten ongietorria. Egun horretan, institutuaren 4., 5. eta 6. arloetako ikerketa-ildoak aurkeztu ziren.

4. arloan (Gaixotasun autoimmuneak, inflamatorioak eta infekziosoak), Verónica Tíscar Gonzálezek moderatu zituen hitzaldiak; besteak beste, honako hauek: «Gaixotasun autoimmuneei buruzko ikerketa traslazionala», Guillermo Ruiz Irastorza; «Immunopatologia. Ikerketa traslazionala», Francisco Borrego Rabasco; «Begiker. Immunitate-sistemak eragindako ubeitisak», Alejandro Fonollosa Calduch.

Sabas Boyero Duránek 5. arloa moderatu zuen (Nerbio-sistemako gaixotasunak). Honako hitzaldi hauek egin ziren: «Neuroinflamaziotik neurodegeneraziora esklerosi anizkoitzean», Alfredo Rodríguez-Antigüedad Zarrantz; «Etorkizuneko ikuspegiak Parkinson-en gaixotasunaren ikerketan», Juan Carlos Gómez Estebanek; eta «Neuroirudi konputazionalari buruzko ikerketa: garuneko diskonektomika eta sintomatologia»; Jesús Cortés Díaz.

Bigarren jardunaldia amaitzeko, 6. arloan (Kirurgiako berrikuntza, transplantea eta osasunerako teknologiak), Eunate Arana Arri izan zen moderatzailea. Arlo horretako hitzaldien artean, hauek nabarmentzen ditugu: «Terapia birsortzaileak», Isabel Andia Ortíz; eta «Hepatologiaren eta gibeleko transplantearen gaineko ikerketa», Javier Bustamante Schneider.

 

2022ko maiatzaren 26ko jardunaldiak

BioQ aintzatespen-jardunaldietako azken egunean, Edurne Omaetxebarria EEGko ESIko zuzendari medikoak eta Mar Mendibe Bilbao Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoak ongietorria egin ondoren, ama-haurren osasunari eta laguntza bidezko ugalketari buruzko ikerketako emaitzak eta aurrerapen zientifikoak aurkeztu zituzten institutuaren 7. arloko ikertzaileek.

7. arloan (Ama-haurren osasuna eta laguntza bidezko ugalketa), Verónica Tíscar González aritu zen moderatzaile, eta honako hitzaldi hauek egin ziren: «Onkologia pediatrikoari buruzko ikerketa», Miguel Alejandro García Ariza; «Laguntza bidezko ugalketari buruzko ikerketa traslazionala», Roberto Matorras Weinig; eta «Haurrei eta nerabeei larrialdietan ematen zaien arretari buruzko ikerketa eta hobetzeko estrategia berriak», Santiago Mintegi Raso.

 

BioQ sariak – Ikertzaileentzako banakako sariak

Azkenik, María Luz del Valle Ortegak, Kudeaketa eta Antolaketako zuzendariak, institutuaren sariei buruzko sarrera bat egin zuen, Arrate Loyola EEGko ESIko Berrikuntzako teknikariaren eta Biocruces Bizkaia Institutuaren lankidetzarekin. BioQ 2022 sariak institutuan beren jarduera profesionala bi mailatan gauzatzen duten ikertzaileen lana aitortzeko ematen dira: Ikertzaileentzako banakako sariak eta Ikertaldeentzako sariak.
Sari-banaketan parte hartu zuten Biocruces Bizkaiako zuzendariek, institutuaren kide diren Bizkaiko erakunde sanitarioetako ordezkariek, arlo zientifikoetako koordinatzaileek eta pazienteen elkarteetako ordezkariek, hala nola Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartekoek eta Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartekoek.

 

Ikertzaileentzako banakako sariak

Ikertzaile berri onenaren saria: Olatz Zenarruzabeitia Beláustegui, Immunopatologia taldekoa. Pedro Ignacio Tejada Ezquerro Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko zerbitzuburuak eman du saria, Gorlizko Ospitalearen izenean.

Doktorego-tesi onenaren saria: Leire Gondra Sangroniz, Diabetesaren eta gaixotasun endokrinoen genetika eta kontrolari buruzko ikerketa taldeko kidea. Guillermo Quindós Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak emango du saria, UPV/EHUren izenean.

Doktoratu ondoko ikerketako artikulu onenaren saria: Ane Murueta Goyena, Gaixotasun Neurodegeneratiboen taldekoa. Jose Ignacio Landaluce zuzendari medikoak emango du saria, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen izenean.

Doktoratu aurreko nazioarteko ahozko komunikazio onenaren saria: Ane Orrantia Robles, Immunopatologia taldekoa. Julen Ballestero Zarraga Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari gerenteak eman du saria.

Doktoratu aurreko nazioarteko ahozko komunikazio onenaren saria: Paula Unzueta Larrinaga, Diabetesaren eta gaixotasun endokrinoen genetika eta kontrolari buruzko ikerketa taldeko kidea. Itziar Larrea Arechabaleta Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerenteak eman du saria.

Biocruces Bizkaiaren ikusgarritasunaren saria: Francisco Borrego Rabasco, Immunopatologia taldekoa. Jesús Manuel Suárez Romay, Uribeko ESIko zuzendari gerenteak eman du saria.

Dibulgazioaren eta zabalkundearen saria: Izortze Santín Gómez, Diabetesaren eta gaixotasun endokrinoen genetika eta kontrolari buruzko ikerketa taldeko kidea. Verónica Malda Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteko gerenteak eta Karmele Zubizarreta Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteko (ADEMBI) Komunikazioko arduradunak eman dute saria.

 

Ikertaldeentzako sariak

Terapia zelularraren, ama zelulen eta ehunen taldea. Taldeko koordinatzailea: Cristina Eguizábal Argaiz. David Cantero Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari medikoak eman du saria.
Gaixotasun neuromuskularren taldea. Taldeko koordinatzailea: Virginia Arechavala Gómez. Mar Mendibe Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoak eman du saria.
Zelula amen eta terapia zelularraren taldea. Taldeko koordinatzailea: Clara Isabel Rodríguez López. Isabel Andía Ortiz 6. arloko koordinatzaileak eman du saria.
Minbiziaren biomarkatzaileen taldea. Taldeko koordinatzailea: Rafael Pulido Murillo. Mar Mendibe Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoak eman du saria.
Inflamazioaren eta biomarkatzaileen taldea. Taldeko koordinatzailea: Koen Vandenbroeck. Verónica Tíscar Bilbo-Basurtuko ESIko I+G+b koordinatzaileak eman du saria.
Laguntza bidezko ugalketako berrikuntzaren taldea. Taldeko koordinatzailea: Roberto Matorras Weinig. María Luz Marqués Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerenteak eman du saria.
Immupatologiaren taldea. Taldeko koordinatzailea: Francisco Borrego Rabasco. Guillermo Ruiz Irastorza 4. arloko koordinatzaileak eman du saria.

Aintzatespen-jardunaldi hauen bidez, Biocruces Bizkaia Institutuak ilusioz ekingo dio garai berri bati, eta erronka zehatz bat izango du: institutu integratzaileagoa eta konprometituagoa sustatzea, aurrerapen zientifikoak praktika klinikora transferitzeko, osasunaren mesedetan.